Zaldibiko Artxal Pottoka Gunearen helburua jendeari galtzeko arriskuan dagoen euskal arraza hau gerturatzea da, beraien ezaugarri nagusiak ezagutaraziz.
Auza Gazteluko larretan erdi basati dabiltzan Euskal Pottokak denboraldi bat egiten dute Zaldibiko Artxal Pottoka Gunean.
Bertan Pottokaren bizitzako ziklo guztiak ikus daitezke.
KOKAPENA
Pottoka gunea Aralarko Parke Naturalaren barnean kokaturik dago, Zaldibiko udalak elkarteari utzitako lur sail batean.
KOLOREKA BEREIZTUAK
Honela jendeak elkarteko pottokak erraz identifikatu ahalko ditu.
Lepoko horia: Pottoka heldua
Lepoko laranja: Pottoka gaztea
Lepoko beltza: Zikiratutako pottoka
ITXITURAN SARTZEA LIBRE DA
BAINA EZ AHAZTU ANIMALIAK ETA INGURUNEA ERRESPETATZEA.